Kuskumendi MBT

 

 

 

 

KUSKUMENDI MBT Presentación del club

SARRERA.

Kuskumendi MBT kirol-luba 2014ko urrian sortu zen, Amurrion mendi-bizikleta bultzatzeko xedez.

Klubak, halaber, BTT proben inguruko ekitaldiak antolatzen laguntzeko helburua du: martxak, txapelketa ofizialak, irteerak, enduro-zirkuituak, mendi-duatloiak eta abar.

2014an, Amurrion kirol horren inguruko ekitaldi nagusiak antolatzen lagundu dugu, bai eta ekitaldiok aktiboki sustatu ere.Kluba sortzeko arrazoi nagusia izan da Amurrion BTT jarduerak antolatzeko eta horren gaineko erabakiak hartzeko autonomia behar genuela.

Gainera, txirrindularien jantzi berriak egin dira, klubaren logo berriarekin, eta 300 baino gehiago banatu dira, hainbat motatakoak.

2015eko EKINTZAK ETA 2014ko BALORAZIOA.

2015. urteari begira, Kuskumendi MBT klubak hainbat ekintza antolatu ditu, klubaren helburuekin zerikusia dutenak.Ekintza horien artean, honako hauek dira aipagarrienak:

1. III. BTT martxa.III. Ilunabarra Erronka/III. Desafío Solar:

Aurten, errepideko BTT proba honen hirugarren edizioa jokatuko da.Lehiarik gabeko martxa honek bi helburu ditu: batetik, BTT kirola sustatzea amateurren artean, eta, bestetik, gure inguruneko mendiak ezagutaraztea zailtasun ertaineko jarduera baten bitartez. Proban BTTaren zale gehienek parte hartzeko aukera izango dute.

Proba honen ezaugarriak 2014an antolatu zenaren oso antzekoak izango dira. Ibilbidean egin daitezkeen aldaketa txikiak markaketa egitean sortutako beharren araberakoak izango dira.Probak 47 kilometro izango ditu, eta irteera eta amaiera Amurrion izango dira, Juan de Urrutia plazan. 1.800 metroko desnibel metatua dauka, eta 300 pertsonak parte hartuko dute. 2014an, eguraldi txarra zela eta, 200 parte hartzaile izan ziren, eta espero dugu 2015. urtean jende gehiagok parte hartzea, proba oso ezaguna delako eta parte-hartzaileek ondo baloratzen dutelako.

2. Mendi-duatloia:www.mediduatloia.com

Aurreko urteetan bezala, Euskal Herriko mendi-duatloien zirkuituan parte hartzea aurreikusten da. Iaz, Amurriok bigarren aldiz parte hartu zuen zirkuituan, eta kirol-proba hori antolatzen jarraitzea espero dugu, ikusleentzat bestelakoa eta ikusgarria delako.Proba honen helburuetako batzuk hauek dira:

  • Mendi-duatloia sustatzea.Helburu garrantzitsuena kirol honi bultzada handia ematea da.Gure ustez, proba berriak gehituta, zirkuitua sendoagoa izango da. Horrela, jende gehiagok parte hartuko du, eta errazago zabalduko da jendearen artean.Bestetik, zirkuituaz gain, ez dugu ahaztu behar hainbat herritan bide eta ibilbideak ugaritu direla, jendeari ingurunea ezagutarazteko eta ingurune horretaz gozarazteko. Eta kirol hau helburu horrekin bat dator.
  • Herriko kirolarientzat aukera bat da.Herriko atleta edo kirolariak, oro har, ez dira aurkezten proba ofizialetara. Hori dela eta, gure ustez zirkuitu honek aukera bat ematen die kirol hori egiten dutenei. Izan ere, kirolari batzuek kirola modu osasuntsuan eta sasoi onean egoteko egiten dute, baina, aldi berean, modu honetako proba edo zirkuituek eskaintzen dituzten bermeez eta egituraz ere gozatu nahi dute.
  • Naturarekiko harremana eta naturaren aldeko errespetua.Asfaltotik urrunago, zirkuitu hau aitzakia bikaina da zirkuitu naturalak ezagutzeko eta haiez gozatzeko.Halaber, ingurumen-irizpideak aintzat hartu dira probak diseinatzerakoan, eta dagozkion neurriak hartuko dira naturan izan dezakeen eragina gutxitzeko, hala probak egitean nola amaitutakoan.

 

3. Topaketa erregularrak Amurrioko bazkide eta zaleekin:

Hurrengo urterako, topaketen eta irteeren egutegi bat osatzen ari gara, Amurrioko BTT kirolariek euren ibilbideak beste pertsona batzuekin parteka ditzaten eta bide berriak ezagut ditzaten.Irteerak ez dira lehiaketak izango; beraz, ez da anoa-posturik jarriko eta ez da markaketarik egingo. Helburua da elkargune bat eskaintzea ohiko irteeretan parte hartu nahi duten pertsonei.Lehenengo hilabeteetan irteera laburrak antolatuko dira, eta ondoren, apurka, distantzia eta zailtasuna areagotuko dira, taldeak duen mailara egokitzeko.