Club de Tenis de Amurrio

 

AMURRIO TENIS KLUBARI BURUZKO INFORMAZIOA

 

 

1980ko uztailean, teniszale amorratu batzuek Amurrion tenis klub bat sortzea erabaki zuten batzar batean. Horretarako, Amurrioko Jose Mª de Juana Garaygórbilekin harremanetan jarri ziren, hura tenisean aritzen zenez, tenisean jokatzen irakats ziezaieten nahi baitzuten. Ikastaro batzuk eman zituen, baina, ondoren, Gasteiztik etorritako beste batzuk izan ziren monitore. Gaur egun ere, tenis ikastaroak ematen dira, udan nahiz neguan, Eskola-Kirolaren bitartez.

1986ko abuztuaren 6an, estatutuak eratu zituzten eta “EL TRIMEN” Tenis Kluba sortu zen.

1993ko abenduaren 2an, Euskal Herriko Kirol Elkarte eta Federazio Erregistroan alta eman zitzaion 737 zenbakiarekin; Estatutuak berridatzi ziren eta Club de tenis Amurrio izena jarri zitzaion.

Hasieran, sortzaileek osatu zuten zuzendaritza-batzordea. Honako hauek izan ziren:

 

Presidentea                          Juan Maria Villanueva Padura

Presidenteordea                   Ignacio Álvarez Pérez

Diruzaina                             Juan Luis Sarasola Isasa

Idazkaria                              Roberto Vélez de Mendizábal   

 

Klubaren historian zehar, zuzendaritza-batzordea 5 aldiz aldatu da, baita bertako kideak ere.

2001az geroztik, ez da zuzendaritza-batzordea aldatu eta ia-ia kidea berak mantendu dira. Honako hauek dira:

 

Presidentea                             Isacio Franganillo San Nicolás

Presidenteordea                      Javier Rodríguez Aseguinolaza

Diruzaina                                Saioa Zurimendi Armaolea

Idazkaria                                 Rubén Prieto Palacios

Batzordekidea                        Juan Maria Villanueva Padura

 

Nabarmentzekoa da Amurrion lur harrotuzko pista batean hasi zirela tenisean jokatzen. Han aritzen zen aipatu irakaslea, Jose Mª de Juana Garaygórbil jauna, gazteen erreformatorioaz arduratzen ziren apaizek egindako pistan. Esparru horri EL REFOR esan izan zaio beti. Gero, Udalak udako udal-igerilekuen inguruan (gaur egun ez daude), galtzada-harrizko pista bat egitea erabaki zuen, gune hura aprobetxatzeko. Igerilekuen alboko aisialdirako gunearen ordutegia zabaldu egin zen (duela 20 urte arte 16:00etatik 18:00etara egon ohi zen zabalik) eta umeentzako ikastaroak euskaraz ematen ziren. Tenis klubak bere esku zegoen guztia egiten zuen, tenisean aritzen zirenek udan igerilekuan sartu-irtenak egiten zituzten bitartean partida bat jolasteko aukera izan zezaten.

1985ean gaur egungo pistak egin ziren, Quik deritzon lurrarekin, EL REFORen.

Amurrioko Tenis Klubak 250 bazkide baino gehiago izan zituen 90eko hamarkadan, eta horri esker, zaletuek txapelketetan lagundu zuten, bai txapelketa sozialetan, bai abuztuko jaietako irekietan. Gaur egun, 100 bazkide ditu, eta txapelketak kimu- eta haur-mailan baino ez dira egiten, betiere instalazioek horretarako aukera ematen badute, Txapelketa Sozialarekin batera. Dena den, kluba ahaleginak egiten ari da, abuztuko jaietako Irekia berriro jokatzeko.