Amurrio Trail Running Taldea

 

 

“Amurrio Trail Taldea” Amurrioko kirol talde bat gara eta gure helburu nagusia mendiko lasterketa modalitate guztietan korrika egitea da; lineakoak, kilometro bertikalak, maratoiak eta ultra trailak. Mundu mailan eta Euskal Herri osoan, zehazki, mendi-lasterketek izaten ari diren gorakadak eraginda sortu zen talde hau.

Talde hau sortuta 2011, honakoa bilatzen dugu:

  • Nahi duen orori mendiko lasterketen modalitate desberdinak ezagutzeko aukera eskaintzea eta horietan hasteko talde baten babesa ematea.
  • Kirol hau praktikatuz Amurrio inguratzen duten mendien ezagutza sustatzea, naturarekiko errespetuan oinarrituta.
  • Amurrioko talde bat sortzea gure herriaren izena Euskal Herriko eta espainiar estatuko lurraldeetan eta baita mundu mailan zabaltzeko.
  • Amurrion mendi-lasterketa bat bultzatzea.
  • Amurrioko herritar guztiei “Amurrio Trail Taldea”k orain arte oharkabean izandako lorpenak ezagutaraztea.