Oinarrizko gizarte zerbitzua

Aurretiko hitzordua: 945891161

Oinarrizko gizarte zerbitzua publikoa da, eta lehen mailako arreta zerbitzua den heinean, herritar guztiei zuzenduta dago, Amurrio hiriguneari berari zein administrazio batzei (Lezama, Larrinbe, Saratxo, Delika, Aloria, Tertanga, Artomaña eta Baranbio) dagokienez.

Eginbeharrak

    • Gizarte babesaren sareko zerbitzu eta prestazioetara sartzeko beharrezko informazioa ematea.

    • Kasu bakoitza aztertzea.

    • Zerbitzu edo prestazio egokiagoen inguruko orientazioa ematea. Kasuaren jarraipena egitea, interesdunekin eurekin zein beste zerbitzu batzuekin koordinazioan.

    • Elkarbizitza zerbitzuak edo programak ematea interesdunaren udalerrian edo etxebizitzan bertan.

    • Esku hartzeko programak diseinatzea, pertsonak, familiak eta taldeak gizarteratzeko baliabide eta bitartekoak emate aldera. Gizartean bazter gelditzeko arriskuan dauden taldeei ematen zaie lehentasuna.

    • Adina, generoa, minusbaliotasuna, arraza eta kultura dela-eta arazoak dituzten pertsonei ahalik eta autonomia gehiena lortzen laguntzea.

    • Laguntza ematea, gizartean eta lanean sartzeko zailtasuna duten pertsonak gizarteratzeko.

    • Egun dauden beharrizan sozialen inguruan sentsibilizatzea eta komunitateak egungo arazo sozialak konpontzeko parte har dezan ahalegintzea.

    • Dagozkion prestazioen izapideak kudeatzea.

    • Gure lurralde eremuan dauden beharrizanak eta horiek asetzeko sortzen diren normaltasun faltak eta beharrizanak atzematea.