Inmigrazioa eta kulturartekotasuna

Aurkezpena

Amurrioko Udalean lantalde bat osatu da immigrazioaren inguruan. Talde horretan daude hainbat arlotako profesional adituak (gizartekoak, osasun arlokoak, eskolakoak, lan arlokoak), elkarteen mugimendua, politikariak… Urtean zehar elkartu ohi dira ekintzak koordinatzeko eta honako hauek ezagutzeko: arlo ezberdinetako ekintzak, martxan jartzen diren errekurtsoak edo gerora begira abiaraz daitezkeen ekintzak.

 

programak

Haur immigranteentzako eskola laguntzaren programa

Elkarte afroamerikarrak antolatuta, Gizarte Ongizatearen foru institutuarekin hitzarmena eginda.

Eskola laguntzaren programa hori parte hartu nahi duten udalerriko haur immigrante guztiei zuzenduta dago, euren ohiko eskola zein den gorabehera. Xede horretarako lagatako gune bat uzten du udalerriko eskoletako batek.