Garapenerako lankidetza

Mota horietako programak garatzea garrantzitsua da, hala lurralde eta/edo zonalde txirotuetako herritarren garapenean dituzten emaitza onengatik nola euren artean konpromiso eta elkartasun loturak sortzen laguntzeagatik.

Gizateriaren eta larrialdien arloko ekintzak krisi larrien testuinguruan jarduten du, hain zuzen, oinarri-oinarrizko eskubideetan, bizitzan, elikaduran edo osasunean eta segurtasunean egon daitekeen erabateko babesgabetasun egoera dagoen kasuetan. Izan ere, krisi horrek zenbait beharrizan sortzen ditu eta berehala artatu behar dira, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioan ezarritako legezko babesarekin.

Hona hemen laguntza ekintzen xedeak:

Larrialdietako laguntza humanitarioa:

  • Natura hondamendiek edo gatazka armatuek eragindako hondamen egoeraren inguruko berehalako laguntza, bizitzak salbatzeko asmoz herritarrei berehalakoan bizirauteko oinarrizko ondasun eta zerbitzuak ematen dizkiena: osasun arreta, aterpea ematea eta elikadura. Ekintza humanitarioa:

  • Hondamendien biktimei edo muturreko zaurgarritasun egoeran dauden herrialdeei laguntza emateko ekintzen multzoa, euren bizirautea bermatzera, euren eskubideak babestera, duintasuna defendatzera eta ondoren garatzeko oinarriak ezartzera bideratuta. Era berean, azpiegitura fisikoak, ekonomikoak eta sozialak birgaitzera eta berreraikitzera ere bideratuta daude, bai eta dena delako hondamendien biktima diren komunitate eta herrialdeen zaurgarritasun egoera prebenitu eta murriztera ere.

  • .Elikadura eta osasun arloko laguntza, errefuxiatuei eta gatazka armatu edo gerrak tarteko mugitu direnei laguntza, bai eta natura hondamendiak pairatu dituztenei ere (betiere euren egoera denboran luzatzen bada), hondamendien prebentzioa, kolektibo horiekin lotuta egon ohi diren giza eskubideen urraketa salaketak eta horiek defendatzen dituzten proiektuak