Gizarte zerbitzuak

Antolamendu egitura:

Presidentea: Alberto Artetxe Vicente.

Teknikariak:

      • Hiru gizarte langile

      • Lan arloko orientatzaile bat

      • Administrazio laguntzaile bat

 

Zeregina

Pertsonak Udaleko gizarte zerbitzuen sisteman sartzea errazten du. Hala, euren beharrizanei erantzuten diete, komunitate solidarioagoa, orekatuagoa eta gizartean errotuagoa lortze aldera.

 

Jarduera nagusiak

    • Gizarte babesaren sareko zerbitzu eta prestazioetara sartzeko beharrezko informazioa ematea; zehazki, gizarte zerbitzuen sistemari buruzkoa.

    • Kasu bakoitza aztertzea, beharrizanen ebaluazio baten bidez.

    • Zerbitzu edo prestazio egokienen inguruko orientazioa. Kasuaren jarraipena egitea, interesdunekin eurekin zein beste zerbitzu batzuekin batera. Uneoro bermatuko da informazioaren isilekotasuna.

    • Elkarbizitza zerbitzuak edo programak ematea interesdunaren udalerrian edo etxebizitzan bertan.

    • Esku hartzeko programak diseinatzea, pertsonak, familiak eta taldeak gizarteratzeko baliabide eta bitartekoak emate aldera. Gizartetik bazter gelditzeko arriskuan dauden taldeei ematen zaie lehentasuna.

    • Adina, generoa, minusbaliotasuna, arraza eta kultura dela-eta arazoak dituzten pertsonei ahalik eta autonomia gehiena lortzen laguntzea.

    • Laguntza ematea, gizartean eta lanean sartzeko zailtasuna duten pertsonak gizarteratzeko.

    • Gizartean gaur egun dauden beharrizanen inguruan sentsibilizatzea, komunitatean gizartean dauden arazoei irtenbidea ematen laguntzea eta pertsonek komunitatearen bizimoduan parte hartzea sustatuz.

    • Dagozkion prestazioen izapideak kudeatzea.

    • Gure lurralde eremuan dauden beharrizanak eta horiek asetzeko sortzen diren normaltasun faltak atzematea.