Bai euskarari

Zinema

Gero eta film gehiago egin eta bikoizten dira euskara; beraz, helbide honetan duzu Zinema Euskaraz programaren baitan sortutako Eusko Jaurlaritzaren datu baserako sarbidea . Datu base horretan, euskaraz ikus ditzakezun pelikula guztiak daude. Asmoa da, aldizka eguneratzea euskarazko pelikulak ahalik eta gehiena zabal daitezen, ez bakarrik zinema aretoetan eta telebistan, baita eremu pribatuan ere..

 

Informatika / Internet

Euskarazko programak erabiltzea proposatzen dizugu, denak doan dira. Ohituta ez bazaude, arraroa irudituko zaizu hasieran, baina segituan ohituko zara.

 

Facturak

Orrialde honen amaieran energia, telefonia eta banku hornitzaile nagusien zerrenda bat izango duzu, harremanetarako informazioarekin, horiekin euskaraz egin dezazun.

 

Errenta aitorpena

Errenta aitorpena  euskaraz egitera  animatzen zaitugu, administrazioarekin harremanak euskaraz izateko eskubidea gauzatzeko.

 

Erosketak

Egin erosketak euskaraz saltoki bazkideetan eta parte hartu hainbat promoziotan.