Emakumea eta hirugarren adina

 

Antolamendu egitura:

Presidentea: Estibaliz Sasian Furundarena.

Teknikariak:

      • Berdintasun teknikaria.

      • Administrazio laguntzaile bat.

 

Zeregina

Emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde lan egitea.

Konpromiso horrek dakar udal arlo guztiek esku hartzea, bai eta garatzen dituzten ekintza, programa eta politika guztiak antolatzean, gauzatzean eta aztertzean generoaren ikuspuntua beti presentea izatea ere; hau da, errealitatea aztertzean kontuan hartzea sexuaren aldagaia eta emakume eta gizonei dagozkien baldintza, egoera eta beharrizan ezberdinak aztertzea.

 

Jarduera nagusiak

    • Berdintasun printzipioaren inguruan sentsibilizatzea, informazioa ematea eta zabaltzea.

    • Berdintasunaren Plan Estrategikoa sustatzea.

    • Tratu txar eta sexu erasoen inguruan sentsibilizatzea, etxeko indarkeria saihesteko eta gatazkak konpontzeko gaitasunak sustatzeko.

    • Emakumeek gizartean eta politikan duten partaidetza bultzatzea, baita gizon eta emakumeek familiako, laneko eta norberaren bizitza uztartzea ere.

    • Emakumeei lan merkatuari buruzko informazioa eta aholkularitza ematea.

    • Emakumeen elkarteei laguntzea eta lankidetzan aritzea.

    • Herritarrek emakumeen eskubideen borrokan garrantzia duten datak aldarrikatzea, ospatzea eta horien inguruan sentsibilizatzea.

  

Documentuak

Amurrioko emakume eta gizonen arteko berdintasunerako IV Plana

Reglamento del espacio municipal para la igualdad 

Guía de lectura no sexista