Administrazio batzarrak, auzoak eta berrikuntza demokratikoa

Antolamendu egitura:

Zinegotzi arduraduna: Txerra Molinuevo Laña

Teknikariak:

        • Ingurumen Arloko teknikaria.

        • Auzo begirale bat

        • Administrari laguntzailea

 

Zeregina

Amurrioko Udalaren premisa nagusietako bat da, udal zerbitzuak modu eraginkorragoan eskaintzeko asmoz, komunikazio zuzena eta hurbila izatea administrazio batzekin zein udalerriko askotariko auzoekin.

 

Jarduera nagusiak

Administrazio Batzak

Amurrion 9 administrazio batza daude. Horietako bakoitzak bere alkatea du, baita herritar multzo horietako auzokideek aukeratutako zenbait ordezkari ere. Batza horiek honako alderdi hauek kudeatzen dituzte: mendiak, ura, hilerria, abeltzaintza, bideak, jaiak eta kultura. Udalak, era berean, hondakin bilketaren, hirigintzaren eta Udaltzaingoaren zerbitzuak ematen ditu.

Hona hemen horietako bakoitzarekin harremanetan jartzeko informazioa:

Administrazio batzak Presidenteak
Aloria Javier Ugarte Zurimendi
Artomaña Jesus María Larrea Sojo
Baranbio Jesus María Bernaola García
Delika Jose Luis Bilbao Ereñozaga
Larrinbe Juan Carlos Ruiz Díez
Lekamaña Merxe Aldama Hurtado
Lezama Pedro Jose Urrutia Alday
Saratxo Lourdes Cuadra Quintana
Tertanga Alberto Quincoces Elejalde

 

Auzoak

Udalak komunikazio bide irekia eta hurbila du Amurrioko auzoekin, zuzenean jakiteko zein diren euren beharrizan nagusiak. Horretarako, Udalak herritarren eskura jarri du Auzo begiralearen figura. Horren eginkizuna da, batez ere, Udalaren eta auzoen arteko lotura nagusia izatea, bai eta aldian-aldian horien egoerari buruzko azterketa egitea ere:

        • Bañuetaibar

        • Goikolarra

        • Juan de Aranoa (Alkinar)

        • Landako

        • Larrabe

        • San José

        • San Roke

 

Zinegotzi arduraduna: Txerra Molinuevo Laña

Teknikari arduraduna: Noemi Llorente

Auzo begiralea: Leire Zuazo

Administrazioko langilea: Marian García