Urtarrilaren 17an Berdintasunerako Udal Kontseiluak herritar guztiei irekita egongo den bilera bat egingo du.

9 Urtarrila 2018

Urtarrilaren 17an Berdintasunerako Udal Kontseiluak herritar guztiei irekita egongo den bilera bat egingo du. Bilera udaletxean izango da, 17:00etatik aurrera. Azaroaren 25ari buruzko ebaluazioa egingo da, eta 2018ko Programa Eragilearen zirriborroa eta martxoaren 8ko Programa landuko dira. Haurtzaindegi-zerbitzua egongo da. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailean eman beharko dute horren berri, edo raguilar@amurrio.eus helbidera idatzi beharko dute, urtarrilaren 11 baino lehen.