Urtarrilaren 13an “Volar” filma proiektatuko da Amurrio Antzokian

11 Urtarrila 2018

Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, urtarrilaren 13an “Volar” filma proiektatuko da Amurrio Antzokian, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da. Filma Bertha Gaztelumendik zuzendu du eta genero-indarkeriaren biktima izandako bederatzi emakumeren istorioa da. Bertan, emakumeek zuzenean hitz egiten dute euren esperientziei eta bizi-ibilbideari buruz. Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundea) ekoitzi du filma. Proiekzioaren ostean, solasaldi bat egingo da, eta filmeko bi protagonistek parte hartuko dute bertan.