Udalak herritarrak animatu nahi ditu Euskadin garraio jasangarria sustatzeko Eusko Jaurlaritzak sortu duen webgunea erabiltzera

30 Azaroa 2015

www.moveuskadi.euskadi.net Euskadin garraio jasangarria sustatzeko webgunea da. Garraioen sektoreak eragiten du Euskadin atmosferara igortzen diren berotegi-efektua eragiten duten gas guztien % 25; horrek kalte egiten dio gure ingurumenari, eta arriskuan jartzen du gure seme-alaben etorkizuna. Hori dela, eta Eusko Jaurlaritzak garraio publikoaren aldeko apustua egitea erabaki du, azpiegitura edo araudi berrietan inbertsioak eginez ez ezik, baita herritar guztien parte-hartzea bilatuz ere, ohiturak aldatu ditzaten. Garraio zerbitzuari dagokionez, http://www.moveuskadi.euskadi.net webgunea sortu du. Webgune horretan, garraio publikoari buruzko informazioa eskura daiteke, herritarrek bidaiak presta ditzaten; gainera, tresna erabilgarria izan daiteke ahal bezainbestetan, batetik bestera joan behar dutenean, herritarrek garraio publikoa eta ibilgailu pribatua ez beste alternatiba batzuk, erabil ditzaten.

Zer da Moveuskadi?

 Informazio-atari bat da, eta, bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publikoari buruzko informazioa aurki daiteke.

• Ibilbideak prestatzeko informazioa aurkituko duzu: ordutegiak, geldialdiak, iraupena, prezioa...

• Autoa partekatzeko zerbitzua.

• Bizikleten mailegua eta bizikletentzako bideak.

• Hauetan erabil daiteke: Google edo mugikorra (GSM edo Android, iPhone, Backberry eta Windows Mobile smartphonetan).