Udalak EUDELen ekimenarekin bat egitera animatzen ditu herritarrak, elkarrekin errefuxiatuen krisiari aurre egiteko

30 Urria 2015

Amurrioko Udalak, EUDELek ordezkatuta, Eusko Jaurlaritzarekin eta foru-aldundiekin batera, koordinaziorako batzorde eragilean parte hartzen du, elkarrekin errefuxiatuak hartzeko beharrezko ekintzak egiteko. Era berean, gizarte-batzordean ere ari da ordezkatzen; bertan, erakundeen arteko jarduna harrera horren arduradun diren erakunde sozialekin koordinatzen da. Gizarte-batzordearen urriaren 5eko bileran adostutakoaren arabera, erakundeen arteko komunikazioa ezarri da, euskal erakundeen eta GKEen artean adostu dena, herritarrek errefuxiatuak hartzeko egiten dituzten ekintza solidarioei erantzun homogeneoa emateko.

Nola jardun daiteke lankidetzan, nork bere kontura?

Elikagaien bidez:

Etxebizitza libre bat izanez gero, hura erakundeei eskainiz:

ALOKABIDE: Tel.: 944044708.

araba@alokabide.eus

gipuzkoa@alokabide.eus.

bizkaia@alokabide.eus.

Gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetzan jardunez:

  • www.cear-euskadi.org. Tel.: 944248844.
  • Www.cruzroja.es. Tel.: 945222222.
  • Amurrio Caitas.
  • Laguntza Amurrio Harrera Taldea.