Udal Artxibategiaren hiru dokumentu, bi pergamino eta liburu bat zaharberrituko dira

10 Abuztua 2017

Amurrioko Udal Artxibategiko hainbat dokumentu zaharberritu beharra dago. Bi pergamino euskarrian daude eta hezetasun eta onddo orbanak dituzte; gainera tolestuta gorde dira eta horrek dokumentuen egonkortasunari eragin eta ahulguneak sortu ditu. Hirugarren dokumentua koadernatu gabeko liburu bat da, eta paperezko euskarrian dago; egoera txarrean dago eta hainbat material gabezi ditu. Zaharberritze lan hauen gastua 1.996,50 eurokoa izango da. Modu honetan, Udalak lehen ere Udal Artxibategiko dokumentuak zaharberritzen burututako lanei helduko die berriro.