Udako udal-igerilekuak ekainaren 15etik irailaren 15era egongo dira zabalik

28 Maiatza 2019

Amurrioko udako udal-igerilekuak zabalik egongo dira ekainaren 15etik irailaren 15era. Alde horretatik, eta aire zabaleko igerilekuok aurki irekiko direnez, abonatu guztiei jakinarazten zaie ekainaren 6an kobratuko direla estali gabeko udal-igerilekuen 2019 denboraldiko abonamenduen ordainagiriak.

Baja eman nahi duten, kontu-zenbakia edo abonamendu mota aldatu nahi duten edo alta eman nahi duten pertsonek udaletxera joan beharko dute, ekainaren 3tik 7ra bitartean, 10:00etatik 12:30era. Ordainagiriak itzultzeko epea ekainaren 21ean amaituko da. Egun horretatik aurrera, ordainketak udal-igerilekuetan bertan egingo dira. Edozein zalantza izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara: info@taldesport.es.