Uda honetan, Saskibaloiko Udako Kanpusaren beste edizio bat egingo da, bi txandatan.

14 Ekaina 2017

Udaletxean edo zaraobest@gmail.com helbidean eman beharko da izena.

Uda honetan ere, Basket Kanpusa egingo da Zaraobe Saskibaloi Klubak eta Amurrioko eta Gasteizko zenbait entrenatzailek antolatuta. Amurrioko Udalaren laguntza ere izan du egitasmoak. Bi txandatan egingo da: Lehenengoa ekainaren 26tik 30era, eta bigarrena uztailaren 3tik 7ra. Txandetako batean edo bi txandetan parte har daiteke. 1999tik 2010era arte jaiotako haurrentzat da (urte horiek barne). Bañueta Kiroldegian eta Lucas Rey instalazioetan egingo da, eta oinarrizko saskibaloian esperientzia zabala duten teknikariak egongo dira. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da, bai eta 18:00etatik 20:00etara ere.

Aste bakar batean parte hartu nahi izanez gero, 65 euroko matrikula ordaindu beharko da, eta bi asteetan parte hartu nahi izanez gero 115 euroko matrikula. Arratsaldean parte hartzen dutenek 45 €-ko prezioa ordaindu beharko dute astean. Bi anai-arrebek parte hartzen badute, 60 € eta 110 €-ko matrikula ordaindu beharko dute hurrenez hurren, eta 3 badira anai-arrebak, 55 € eta 100 €.

Izen-emateak

Ekainaren 24ra arte eman ahal izango da izena. Lehenik eta behin, ordainketa egin beharko da Caja Rural Navarrako 30080214193135110611 kontu-zenbakian, eta gero, Amurrioko Udalaren Kirol Arloan edo zaraobest@gmail.com helbidean izapidetu beharko da.

Kanpus hau eskualdean saskibaloian jokatzen dutenentzako topagune bat da. Helburua da modu ludiko eta desberdin batean saskibaloian jokatzea eta hobetzea.