Txomin Goyoagaren “Euskerean Bidetik” erakusketa egongo da ikusgai La Casonan martxoaren 14tik 31ra bitartean

14 Martxoa 2017

La Casonak, martxoaren 14tik 31ra bitartean, Zeberioko Txomin Goyoaga margolariaren “Euskerean Bidetik” erakusketa hartuko du.

Erakusketa hirurogeita lau lanek osatzen dute; euskal kulturako pertsonen (bertsolariak, poetak, abeslariak, etab.) oihal gaineko olio-erretratuek, hain zuzen. Gaien arabera kokatuko dira. Erakusketarik oparoena bertsolariei eskainitakoa da: guztira, berrogeita bat margolan ditu. Bertan, Jon Azpillaga, Bilintx, Txirrita, Peio Errota, Basilio Pujana, Jose Lizaso, Txomin Garmendia, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Uxue Alberdiren erretratuak ikusi ahal izango dira, besteak beste. Lauxetak, Xabier Lizardik eta Aite Santyk ikusgaitasuna emango diete euskal poetei, eta Resurrección María Azkue, Koldo Mitxelena eta Jose Miguel Barandiaran, berriz, euskaltzaleen irudi izango dira. Azkenik, abeslarien txokoa Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Maite Idirin eta Gontzal Mendibilek beteko dute, besteak beste.