Txakolin Eguna 2017 maitzak 21, igandean

19 Maiatza 2017

txakolin eguna

12:00 Txupinazoa eta jai-esparruaren irekiera.

12:00etatik aurrera:
2016ko txakolina eta pintxoak dastatzea (Eusko Labeldun baserriko oilaskoa, Eusko Labeldun haragiaz egindako hanburgesak, Eusko Labeldun txerri-saiheskia, txitxi-burruntziak, odolostea, askotariko pintxoak, Arabako patata landua, Txustarra barrengorriak eta Amurrioko txistorra)*, aldez aurretik dagokion standean tiketak hartuta.
Aiarako Haraneko IV. Garrafa Lehiaketa, Arabako Txakolinarekin, jai-esparruan.
Artisau-produktuen erakusketa eta salmenta Guk pasalekuan.
Urduñako Santa Zezilia Fanfarrearen kalejira.
12:30ean, Guk pasalekuan: Eltziegoko Musika Eskolako “Jesús Gantxegi” instrumentu-taldearen emanaldia, Amurrioko Musika Eskolako Banda Txikiarekin batera. Amurrioko Musika Eskolako Konbo taldeak.
13:00 Garrafen aurkezpena epaimahaiak baloratzeko, San Anton Plazan, artisautza-esparruaren ondoan.
13:30 Garrafa-lehiaketako sari-banaketa, Larrinaga Plazan, Udaletxe ondoan.

11:30etik 16:30
Jai-esparruan, bertan erositako pintxoak eta anoak dastatzeko karpa egongo da, mahai jarraituekin. Tiketak antolakuntzaren standean eskuratu ahal izango dira.

15:30etik 17:30era Erromeria
*Jai-eremuko pintxoak merkatuaren edo erakusketarien baldintzen arabera alda diatezke.