Torre Aldeak truke tradizionala antolatu du Santurtzirekin, uztailaren 16an eta 20an

11 Uztaila 2018

Amurrioko Torre Aldea elkarteak aurten ere trukea egingo du Santurtziko adinekoekin, uztailaren 16an. Amurrioko Araba kaletik irtengo dira, Amurrio Antzoki ingurutik, 09:30ean. Bizkaiko herrian lunch bat egingo da, eta 14:30ean bazkaria antolatu dute La Trainera jatetxean.

Izena emateko bi aukera daude: bidaia bakarrik (prezioa: 5 €), edo bidaia eta bazkaria (prezioa: 35 €). Jardunaldian parte hartzeko, izen-ematea astearte eta ostiraletan formalizatu daiteke Amurrioko Nagusien Etxean (Intxaurdio kalea), 17:00etatik 19:00etara.

Jardueraren helburua da Karmengo jaieguna dela-eta duela urte asko egiten den Amurrioko eta Santurtziko nagusien truke tradizionalarekin jarraitzea. Irteera ludikoa eta dibertimenduzkoa da. Santurtziko adinekoak Amurriora etorriko dira uztailaren 20an. Egun horretan, 17:00etatik aurrera, sardina-jana eta dantzaldia antolatu dira Nagusien Etxeko instalazioetan.