TORRE ALDEAK ERRETIRATUEN EGUNA OSPATUKO DU ABENDUAREN

29 Azaroa 2017

8an Abenduaren 8an, Erretiratuen Eguna ospatuko da Amurrion, Torre Aldea Elkartearen eskutik.

12:30ean, meza egingo da Santa Maria elizan, eta 14:30ean, berriz, bazkaria Ruperto jatetxean. Bazkalostean, dantzaldia egingo da. Pertsonako prezioa 30 € da. Autobus-zerbitzua eskainiko dugu mezaren ondoren, Telefonicatik. Parte hartzeko, izena eman behar da abenduaren 1a baino lehen, elkartearen egoitzako bulegoetan, Amurrioko Nagusien Etxean, 17:00etatik 19:00etara. Bestalde, elkarteak deialdia egiten die zuzendaritza-taldean sartu nahi duten kideei. Halaber, jakinarazten da kideentzako eskuragarri dagoela elkartearen Gabonetako loteria. Nagusien Etxeko bulegoan eros daiteke, astearte eta ostiraletan 17:00etatik 19:00etara.