Teknologian interesa baduzu, Amurriora itzuli dira Ostegun Digitalak, proposamen interesgarriz beteta

15 Urria 2015

Urriaren 22an, ikastaro bat egingo da 09:00etatik 13:00etara, Publitas tresna erabiltzen ikasteko. Online aplikazio horrek katalogoak, liburuxkak eta beste edozein informazio sareko argitalpen interaktibo bihurtzen ditu, eta testua, irudiak eta youtubeko bideoak gehitzeko aukera ematen du, erakargarriagoak izan daitezen. Erraza da erabiltzen, eta edozein motatako ekipo, tablet eta gailuetarako (PC, Mac, Android, iPhone eta iPad) argitalpenak sortzen ditu. Ikastaroa tresna ezagutu nahi duen edonorentzat da, eta 30 € balio du.

Azaroaren 19an, “Internet 2015: ezagutzen zenuena historia da dagoneko” jardunaldiaren beste edizio bat egingo da. Urtero egiten da, eta 2013an ere Amurrio Bidean-en egin zen. Jardunaldiaren helburua da Interneteko berritasun guztien berri izatea, kasu praktikoetan eta ideia berrietan inspiratzea edo Internetek etorkizunean izango duen bilakaera aurreikustea. Aurten, arratsaldean egingo da jardunaldia, 16:00etatik 19:30era. Doan da.

Bi tailerretan parte hartzeko, plataformaren bitartez eman behar da izena:

www.euskadinnova.net

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Amurrio Bideaneko telefono-zenbakira: 945891721.