PONEY-AK, SOKAMUTURRA, MAGO VALEN ETA TXAPELKETAK: LARRABEKO SAN BARTOLOME JAIETAKO EKITALDIAK

12 Abuztua 2015

SAN BARTOLOME JAIAK LARRABEN

• Igandea, abuztuaren 23a

18:30: Mus txapelketa (1. saria: 100 €, txapela eta afaria; 2. saria: 75 €  eta garaikurra; 3. saria: patxaran botila bi). Izen- ematea: 20 €.

18:30: Haur jolasak landan

20:00: Buruhandiak

20:30: Herri afaria eta mus txapelketako sarien banaketa

21:00: Dantzaldia Lisker  taldearekin eta karaokea

22:00: Magia ikuskizuna Fábrica de Magoseko Mago Valenen eskutik

02:00: Galtzontzilo lasterketa, porroi txapelketa eta  sorpresak

• Astelehena, abuztuaren 24a

10:00: Jaieguna iragartzeko txupinazoa

11:30: Meza hilerriko kaperan

12:00: Tortilla txapelketa. Nahitaezkoa da landan egitea, tipularik gabe (1. saria: 40 € eta garaikurra; 2. saria: 30 € eta 3. saria: 20 €).

13:00: Igel jokoaren txapelketa (inskripzioa: 1 €).

13:30: Sarien eta tortillen banaketa eta tartaren zozketa

14:30: Bazkaria landan (nork bere janaria ekarri beharko du)

16:30: Haur jolasak

16:30: Briska txapelketa. (1. saria: bi ardo botila eta gazta bat; 2. saria: gazta bat).

18:30: Txokolatada (umeentzat doan eta helduentzat 0,20 €).

19:00:  Poneyak eta sokamuturra

21:30: Dantzaldia Jumas Bandekin eta karaokea.

01:00: Galtzontzilo lasterketa, porroi txapelketa eta  sorpresak