Otsailaren 10ean feminismo beltzari buruzko prestakuntza-tailerra. Hizlaria Jeanne-Rolande Dacougna Minkette izango da

5 Otsaila 2018

Otsailaren 10ean 10:00etatik 14:00etara Amurrioko Kultur Etxean

Prestakuntza- eta pedagogia-tailerra eskainiko da “feminismo beltzari” buruz, feminismo beltzaren historian barrena,  horretatik eraikitako proposamenak, estrategiak, borrokak eta jardunbideak ezagutzeko. Horretarako, gai hauek izango dira hizpide: Black Feminismoa, kolonialismo osteko feminismoa eta Afrikako feminismoa.

Jeanne-Rolande Dacougna Minkette izango da txostengilea: senegaldarra eta donostiarra da; mugimendu sozialetan, kultur aniztasuna kudeatzen eta emakume migratzaileekin esku hartzen esperientzia ugaria du; Garaipen emakume elkarteko kidea da eta ekintzailea, prestatzailea eta ikertzaile feminista da.