Ostiral honetan “Euskaraz bizi nahi dut eguna” ospatuko da amurrion

17 Maiatza 2018

Udalak “Euskaraz bizi nahi dut eguna” ekimena antolatu du beste urte batez, euskara bultzatzeko asmoz. Aurten, berrikuntzetako bat, ospatuko den eguna izango da, larunbatetik ostiralera aldatu baita. Jardunaldi horretarako, arratsaldean hasiko diren hainbat jarduera programatu dira.

Programazioa txikienei zuzendutako jarduerekin abiatuko da.16:45ean umeei zuzendutako Disko txantxa ikuskizuna egongo da, eta 17:00etatik aurrera familian jolasteko jolasak antolatuko dira, euskarazko bideo-jokoak eta errugbi erakustaldia. 19:00etatik aurrera aparraren festa egingo da.

Jardunaldiaren musika ukitua Nafarroako Kanta Taldeak jarriko du 19:30etik aurrera, kalejirarekin. Edizio honetako beste berrikuntzetako bat, AEKk antolatu ohi duen bazkari herrikoia afaria bihurtuko dela da. Txartelak Kultur Etxean eta AEKn daude salgai. Festari amaiera emateko, 23:30ean, bi orduz luzatuko den disko-festa hasiko da.