Osakiren Jaia

15 Ekaina 2017

Udal Kirol Arloak eta Psikologia Udal Kabineteak, Amurrioko kirol taldeekin batera,  “Kirola eta Osasuna” kanpainaren baitan kokaturiko “Osakiren Jaia” antolatu dute larunbat honetan, ekainak 17, Udal Igerilekuetan. 

Jaia 11:00etatik 13:00ra ospatuko da eta kirol haztapenerako jolasen zirkuitua izango du ardatz. Ibilbidea osatzen duten haur guztiei saria banatuko zaie.

fiesta osaki