Orri-markatzaileen lehiaketa

10 Maiatza 2018

Maiatzaren 17tik 26ra “Bidaiarik onena” orri-markatzaileen lehiaketaren seigarren edizioa egingo da. Lanek originalak izan behar dute. Autore bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahalko du, eta gaia “Zure bidaiarik onena” izango da. Edozein material erabil daiteke, eta 6 x 20 cm-ko neurria izango dute. Nahi beste adingabek har dezakete parte lehiaketan. Hiru kategoria egongo dira: 5 eta 6 urtekoak, 7 eta 8 urtekoak, eta 9 eta 10 urtekoak. Sariak liburu-sortak izango dira. Lanak gutun-azal batean aurkeztu beharko dira; bertan “Orri-markatzaileen lehiaketa” eta dagokion kategoria idatzi beharko dira. Beste gutun-azal batean adierazi beharko dira egilearen izena, abizenak, adina eta telefonoa. Maiatzaren 17tik 26ra aurkeztu ahalko dira, Amurrioko haurren liburutegian. Sariak maiatzaren 31n banatuko dira, 18:00etan. Aurkeztutako lan guztiak liburutegian egongo dira ikusgai.