Orkideen ibilbide bat antolatu da Amurrion barna eta txango bat Pobaleko Burdinolara eta Gallartako Meatzaritza Museora

6 Maiatza 2019

Nagusiren maiatzeko programaren baitan daude antolatuta ekintza biak.

Batez ere adinekoei zuzendutako jarduera gehiago egingo dira maiatzean Amurrioko Nagusian. Dena den, edozein joan daiteke. Gizarte-intereseko hainbat gairi buruzko tailerrak antolatu dira. Gainera, hilabete honetan ibilbide bat antolatu da Amurrion barna orkideen loratzeaz gozatzeko, eta txango bat Pobaleko Burdinolara eta Gallartako Meatzaritza Museora. Nagusi udal-zentroak antolatu ditu ekintza horiek.

NAGUSIK MAIATZERAKO ANTOLATUTAKO JARDUERAK, AMURRION

Maiatzak 6, 17:00ak, Nagusi

ETXEAN AURREZTEKO tailerra Begoña Olabarrietarekin, kontsumoaren arloko prestakuntza ematen duena.

• Maiatzak 7, 10:00ak, Juan Urrutia plaza

Amurrioko ORKIDEEN ibilbide gidatua. Roberto Arribas izango da gida. Parte hartzeko nahikoa da egun horretan bertaratzearekin.

• Maiatzak 8, 17:00ak, Nagusi

EZ ZAITELA ENGAINATU: IRUZUR ETA MAULARIK OHIKOENAK Begoña Olabarrietarekin, kontsumoaren arloko prestakuntza ematen duena.

• Maiatzak 9, 17:30ak, Nagusi

OINORDETZEI eta testamentuei buruzko tailer parte-hartzailea. Ana Mendia, abokatua. Ez da izena aurretiaz eman behar.

• Maiatzak 11, 19:00ak, Nagusi

DANTZA egongo da.

• Maiatzak 16, 18:00ak, Nagusi

Kotizaziopeko eta kotizaziorik gabeko PENTSIKOAK, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak. Maite Bilbao, Euskadiko Alargunen Elkarteko presidentea.

• Maiatzak 23, 17:30ak, Nagusi

 “Nola hobetu MEMORIA” hitzaldia. Joana Díaz de Alda eta Elena García Ozores, COCODOC PSICOLOGÍAkoak.

Maiatzak 28, 10:00etan

Txangoa Gallartako MEATZARITZA MUSEORA eta Pobaleko Burdinolara. Irteera 10:00etan Telefonikatik. Goizean Gallartako Meatzaritza Museoa bisitatuko da lehenik, eta, ondoren, ibilaldi bat egingo da meatzeetatik. Bazkaria Gallartako Nagusien Etxean izango da. Arratsaldean Pobaleko burdinola eta Muñatones gaztelua bisitatuko dira. 19:00etan itzuliko gara Amurriora. Prezioa: 20 €. Nagusin eman behar da izena maiatzaren 7a baino lehen, astearte eta ostiral arratsaldeetan, plaza guztiak bete arte (gehienez ere 54 pertsona)