Oharra

4 Urria 2017

Amurrioko Udalak irmo bere gaitzespena azaldu du Miranda Ebron gertatutako arabako emakume baten hilketaren aurrean, eta elkartasuna adierazten die senideei eta  biktimen hurbilekoei.

Amurrioko Udalak gogorarazten du heriotzek  emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa,  fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

Amurrioko Udalak  deitzen du elkarretaratzeragaurko, asteazkena, hilak 4, 19:00etan, Udaletxe parean.

ayto