Nerbioi Errugbi Elkartea

13 Urria 2017

Amurrioko Nerbioi Errugbi Elkarteak ireki du bere eskolan izena emateko epea.

Irailean, zazpigarren denboraldiari hasiera eman dio, eta, urri osoan, errugbia doan probatzeko aukera egongo da. Proba-epe hori haurrentzat eta gaztetxoentzat da, 8 eta 18 urte artekoentzat, zehazki. Doako proba horretan parte hartu eta gustura badaude, ondoren izena eman ahal izango dute denboraldi osorako. Errugbiaren kultura eta filosofia ezagutzeko ordua iritsi da. Gainera, aukera hobeezina da kirol polit hau egiteko eta haren balioak ezagutzeko (errespetua, leialtasuna, laguntasuna, esfortzua, ardura, sufritzeko gaitasuna, ordena, hezkuntza, uniformetasuna, harrotasuna, dibertsioa eta klubarekin identifikatzea). Balio horiek jolas-eremuaren barruan eta bertatik kanpo ere praktikatzen dira. Informazio gehiago jasotzeko, deitu telefono-zenbaki hauetara: 655708812 (Jon) eta 616505076 (Enrique).