Neguko Aukeren Azoka Amurrion ospatuko da, martxoaren 9an eta 10ean, udal pilotalekuan

7 Martxoa 2019

Dagoeneko zehaztu dute urteroko Neguko Aukeren Azokaren data. Martxoaren 9an eta 10ean ospatuko da udal pilotalekuan.

Larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da, eta, igandean, 11:00etatik 14:00etara. Beste urtebetez, moda-artikulu ugari ikusi ahal izango dituzte bisitariek (emakume, gizon eta haurrentzat): kirolerako, mertzeria, osagaiak, lentzeria, oinetakoak, bitxiak eta abar. Apymca erakundea (Amurrioko merkatari txiki eta ertainen elkartea) arduratuko da azoka antolatzeaz, eta, Amurrio Bideanen laguntzaz gain, Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza jasoko du, Enplegu Sustapen, Merkataritza eta Turismo Sailaren bitartez.