Mini golfa, jolas erraldoiak, xaboizko ponpak eta patinaketa izango dira Jalgi Hadi programako jarduerak

12 Apirila 2019

Apirilaren 23tik 26ra bitartean eskainiko dira haur-jolas horiek.

Udalak, Kulturmagic enpresaren laguntzarekin, Jalgi Hadi programa eskainiko du Aste Santuan zehar, apirilaren 23tik 26ra San Antón plazan (ordutegia: 17:00-19:00). Egunero hainbat jarduera antolatuko dira: jolas erraldoiak, xaboizko ponpak, mini golfa, dibertitxok... Jalgi Hadik aisialdirako eta entretenimendurako espazioa eskaintzen die 3 eta 12 urte bitarteko haurrei. Errespetua, elkarbizitza, elkartasuna, sormena eta berdintasuna bezalako balioak sustatzen dituzte, euskararen erabilera ahaztu gabe.

ASTEARTEA, APIRILAREN 23a

JOLAS ERRALDOIAK: Eskuz egindako 20 jolas klasiko eskainiko dira, egur naturalarekin. Familia guztiak jolas dezake, baita ondo pasa ere. Besteak beste honako jolas hauek eskainiko dira: nor da nor, partxis, antzararen jokoa, damak, xakea, hiru marran...

ASTEAZKENA, APIRILAREN 24a

XABOIZKO PONPAK: Ponpa-makina erraldoiak ipiniko dituzte, xaboizko ponpa erraldoiak jaurtitzeko. Kalitatezko ponpak egiteko “formula ezkutua” ere erakutsiko diete haurrei.

17:00 – 18:00 umeentzako yoga tailerra(3 -6  urte). 12 ume gehienez. Izena eman behar da Kultur Etxean.

18:00 – 19:00 umeentzako yoga tailerra (7 -12 urte). 12 ume gehienez. Izena eman behar da Kultur Etxean.

OSTEGUNA, APIRILAREN 25a

PATINAKETA: Patinaketa-tailerra Amurriopatin elkartearen eskutik. MINI GOLFA: Egurrezko mini golfa, forma desberdinetako zelaiek osatua. Haurrek oztopo ugariri egin beharko diete aurre.

OSTIRALA, APIRILAREN 26a

DIBERTITXOK: Autotxoke ekologiko eta originalak, flotagailuak erabiliz egin baitituzte. Erabat seguruak dira, ez baitute energia elektrikorik erabiltzen: horren ordez, parte-hartzaileen hankek eragindako mugimendu-indarra baliatzen dute.