Mendiko Lagunak elkarteak Goizale aterpearen inaugurazioaren 50. urteurrena ospatzera gonbidatzen gaitu

4 Urria 2018

Horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte urriaren 7rako

Mendiko Lagunak mendi taldeko Zuzendaritza Batzordeak Amurrioko herritarrak eta, oro har, eskualdeko mendizale guztiak gonbidatzen ditu Ponatako (Gorobel) Goizale aterpearen inaugurazioaren 50. urteurrenaren ospakizunetan parte hartzera. Deialdi berezia egiten zaie berrogeita hamar urte hauetan Mendiko proiektuan parte hartu dutenei, eta nagusiki aterpe hori sortzen eta kontserbatzen lagundu dutenei. Ospakizuna urriaren 7an izango da, eta askotariko jarduerak egingo dira. Dena den, nahi dutenak aurreko gauean gertura daitezke, eta aterpean bertan lo egin. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Mendiko Lagunak taldearen egoitzara (Jose Pikatza kalea 3, Amurrio).

GOIZALE ATERPEAREN 50. URTEURRENA

URRIAK 6, LARUNBATA

• 19:00 Irteera gauez Goizale aterpera (Amurrio).

• 22:00 Herri-afaria.

• 23:00 Musika-animazioa eta “izarren gaua”.

URRIAK 7, IGANDEA

• 09:00 Irteera taldean Lendoño Goikoatik Goizale aterpera.

• 11.00 Hamaiketakoa sasoiko perretxikoekin.

• 12:00 Goizale aterpearen berrinaugurazioa eta 50. urteurreneko jarduerak.

• 12:30 Taldeko argazkia.

• 14:00 Herri bazkaria: aldez aurretik izena eman behar da Mendiko Lagunak taldearen egoitzan, eta 3 € ordaindu.

• 16:00 Museko eta igel-tokako txapelketak.