MATRIKULA DOAN KANPAINA BAÑUETAN

16 Iraila 2015

Egitasmoa honetan datza: 2015eko urriaren 15a arte urriarako abonua egiten dutenek ez dute matrikula ordaindu behar. Aurrezpena 60€ artekoa izan daiteke.

Kanpaina horretaz baliatzeko baldintzak honakoak dira: sei hilabeteko iraupena, 2016ko martxoa barne; dagokion hilabeteko kuoten ordainketa; eta aurretik, altan eman ondorengo ordainketak egin gabe ez izatea.

Lehendik ere abonua dutek nahikoa dute kiroldegira hurbildu eta alta tramitatzea, dagokion fitxa sinatu ondoren. Lehenagotik abonatuak izan ez direnek inskripzio-fitxa bete beharko dute, datu pertsonekin, eta argazki bat erantsi. Informazio gehiago behar izanez gero, Bañueta Kiroldegira hurbiltzea dago (Abiaga kalea), edo 945 393 642 telefono zenbakira deitzea.

Amurrioko Bañueta Kiroldegiaren ordutegia honakoa da:

-          Astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 22:00etara.

-          Igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 14:00etara.

-          Uztailean eta Abuztuan, ordutegia bi orduz murrizten da eguerdian, eta 14:30etik 16:30era itxita izaten da.

-          Urtean zehar, kiroldegia itxita egoten da egun hauetan: urtarrilaren 1etik 6ra, abuztuaren 15etik 31ra, eta abenduaren 25ean.

Amurrioko Bañueta Kiroldegia Udal-kiroldegiko abonatuak honako aukerak balia ditzake:

-          Kiroldegiko instalazio guztien erabilera askea, hau da, bi igerileku klimatizatuak, muskulazio-gela, kirol-kantxa, squach-a, eskaladarako boulderra, erabilera anitzeko gelak, hirdomasaje-bainuontziak, sauna, turkiar bainua eta dutxa ziklonikoa.

-          Doako sarrera Amurrioko udako igerilekuetara (bazkideak urtarriletik).

-          Deskontuak Kiroldegian eskaintzen diren ikastaro guztietan.

-          Lehentasuna ikastaroetan eta squash eta kirol-kantxaren erreseban.

-          Doako sarrera Tolosa, Hondarribia, Villabona, Lizarra eta Caparrosoko kiroldegietan, Amurrioko Kiroldegiko baldintza beretan.