Matrikula doan kanpaina Bañueta kiroldegian

4 Iraila 2018

Amurrioko Bañueta Kiroldegiak kanpaina bat jarri du martxan instalazioen erabilera sustatzeko, bazkide berriak erakartzeko lanaren bitartez. Ekimen hau ez dago Amurrioko herritarrei soilik zuzenduta, inguruko edozein herritako biztanleentzat ere.

Egitasmoa honetan datza: 2018ko irailaren 30era arte irailerako abonua egiten dutenek ez dute matrikula ordaindu behar. Aurrezpena 61,60€ artekoa izan daiteke.

Kanpaina horretaz baliatzeko baldintzak honakoak dira: sei hilabeteko iraupena, 2019ko otsaila barne; dagokion hilabeteko kuoten ordainketa; eta aurretik, altan eman ondorengo ordainketak egin gabe ez izatea.

Lehendik abonua dutenek kiroldegira hurbildu eta alta tramitatu dezakete, dagokion fitxa sinatu ondoren. Lehenagotik abonatuak izan ez direnek inskripzio-fitxa bete beharko dute, datu pertsonalekin, eta argazki bat erantsiz. Informazio gehiago behar izanez gero, Bañueta Kiroldegira hurbiltzea dago (Abiaga kalea), edo 945 393 642 telefono zenbakira deitzea.

Amurrioko Bañueta Kiroldegiaren ordutegia honakoa da:

-   Astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 22:00etara.

-   Igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 14:00etara.

Amurrioko Bañueta Kiroldegia Udal-kiroldegiko abonatuak honako aukerak balia ditzake:

-    Kiroldegiko instalazio guztien erabilera askea, hau da, bi igerileku klimatizatuak, muskulazio-gela, kirol-kantxa, squach-a, eskaladarako boulderra, erabilera anitzeko gelak, hirdomasaje-bainuontziak, sauna, turkiar bainua eta dutxa ziklonikoa.

-  Doako sarrera Amurrioko udako igerilekuetara (bazkideak urtarriletik).

-  Deskontuak Kiroldegian eskaintzen diren ikastaro guztietan.

-  Lehentasuna ikastaroetan eta squash eta kirol-kantxaren erreseban.

-  Doako sarrera Tolosa, Hondarribia, Villabona eta Lizarrako kiroldegietan, Amurrioko Kiroldegiko baldintza beretan.