Martxoaren 19an Aimara antzerki-taldeak antolatutako Antzezlan laburren II. jardunaldia egingo da.

22 Otsaila 2016

Hitzordua martxoaren 19an izango da, 19:00etatik 21:30era. Ikus-entzuleek lau antzezlan laburrez edo mikroantzerkiaz gozatzeko aukera izango dute. Lan horiek Kultur Etxean eta La Casonan antzeztuko dira eta ordu erdiro emanaldi bat eskainiko da. Hauek dira antzeztuko diren lanak: Shalom Aleijem (Bakea bedi zuekin), Delirios de Grandeza, Amor breve en un acto vandálico eta Tu recuerdo me dejó frío. Sarrerak 4, 6, 7 edo 8 euroan salduko dira, bakoitzak nahi duen emanaldi kopuruaren arabera.