Martxoan eta apirilean odola emateko unitate ibiltaria Amurriora bost aldiz etorriko da

15 Martxoa 2019

Arabako Odol Emaileen Elkarteak antolatua du Amurrion egingo den odol-emate kanpaina; hala, martxoan eta apirilean autobusak eta unitate ibiltariak egingo dituzten bidaien datak ere zehaztu dituzte.

Guztira lau aldiz etorriko dira martxoan eta, hasiera batean behintzat, behin apirilean. Herritarrak ekintza solidario honetan parte hartzera gonbidatzen da.

 

Odol ematea martxoan

18 astelehena    16:30-20:00 Osasun Zentroa

21 osteguna       16:45-20:00 Autobusa Larrinaga kalearen oinezko gunean

25 astelehena    16:30-20:00 Osasun Zentroa

29 ostirala          9:45-13.00   Autobusa Larrinaga kalearen oinezko gunean

 

Odol ematea apirilean

1 astelehena   16:30-20:00    Osasun Zentroa