MARTXAN JARRIKO DA IRAKURKETA ERRAZEKO KLUBA, ADIMEN DESGAITASUNA DUTEN AMURRIOKO PERTSONENTZAT

23 Urria 2015

Helburua da adimen-desgaitasuna duten pertsonek ere irakurketaz gozatu ahal izatea. Kluba kultur etxean bilduko da asteartero, abenduaren 22ra arte, 18:00etatik 19:00etara. Programan liburu bat irakurriko da, Apdemako monitore batek ikuskatuta. Parte hartzeko, 16 urte eduki behar dira eta irakurtzen jakin behar da.

Izen-ematea

Leku-kopurua mugatua da, eta hiruhilekoko kuota 10 eurokoa. Interesdunek urriaren 27ra arte eman dezakete izena, kultur etxean edo 945144633 edo 636482032 telefono-zenbakietara deituta (Janirez galdetu; astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 20:00etara).