Maiatzaren 21ean eta 28an hizkera ez-sexistaren garrantziari buruzko saioak egingo dira Katekesian

20 Maiatza 2019

Hizkera ez-sexistaren garrantzia izango da Amurrioko Aurreraka Emakumeen Elkarteak antolatutako solasaldiko mintzagaia. Xedea genero-kontuen inguruko hausnarketa eta lanketa egitea da, horiek guztiak hobeto ulertzeko.

Ekintza doakoa izango da, eta maiatzaren 21ean eta 28an egingo da, 18:00etan, Katekesian. Nahikoa da bertara hurbiltzea. Desberdinkeria gure eboluzioari gehien eragin dion gizateriaren egitate unibertsala da. Horregatik, aldaketaren motor bihurtu da berdintasunaren aldeko borroka, egungo gizartea are errotuago dagoelako estereotipoetan eta rol matxistetan aurreko belaunaldiak baino. Genero-balioak transmititzeko mekanismo garrantzitsuenetariko bat hizkera da.

HIZKERA EZ-SEXISTARI BURUZKO SOLASALDIA MAIATZAREN 21EAN ETA 28AN, 18:00ETAN, KATEKESIAN

Ekintzaren xedeak:

• Kontzientzia hartzea hizkerak errealitatea ulertzeko eta eraikitzeko moduan duen garrantziari buruz.

• Agerian uztea hizkeraren androzentrismoa, berau identifikatzea eta hizkera inklusiboa erabiltzeko alternatibak eta gakoak eskuratzea.

• Desberdinkeriaren aurkako aldaketa sustatzea eta ahalbidetzea, horretarako genero-harremanak aldatzearen alde eginez, oraindik ere tradizio matxistaren eragin handia baitute.

• Espazio parte-hartzaile bat sortzea emakume zein gizonek beren iritziak, ideiak eta pertzepzioak adierazteko, eta agerian uztea desberdinkeria eta gizarte-bazterkeria kulturalki emakume nahiz gizonentzat oso normalizatuta dauden egoerak direla.