Maiatzaren 14an familiatik seme-alabek ausazko jokoekin izan ditzaketen arazoak prebenitzeko saio bat egingo da

9 Maiatza 2019

Posible al da nire seme edo alabak arazoak izatea apustuekin? Familiek ausazko jokoek sorraraz ditzaketen arazoak nola prebeni ditzaketen izango da Amurrioko Katekesian maiatzaren 14an, 18:00etan, egingo den saioaren gaia.

Familiaren funtzioa ezinbestekoa da mota horretako arazoak prebenitzeko orduan. Horregatik, Udaleko Prebentzio Taldeak, Errehabilitazioan diren Jokalarien Elkartearekin (ASAJER) lankidetzan, Guraso Eskolan antolatu du saio hori. Xedea familiak motibatzea eta gaiaren inguruko prestakuntza ematea da, beren eguneko jardueretan jokoarekin erlazionatutako arazoak prebenitzeko eragile gisa jardun dezaten. Joko patologikoak ondorio lazgarriak izan ditzake hala ekonomiari, nola

gizarteari, lanari, hezkuntzari, psikologiari eta familiari dagokienez, eta pairatzen dituen pertsonari ez ezik, ingurukoei ere eragiten die. Ludopatia jokabide-menpekotasun gisa sailkatuta dago, beste menpekotasun batzuen maila berean. Adin txikikoak ausazko jokoetan ibiltzea debekatuta dagoen arren, lehen apustuak nerabeek hamalau bat urte dituztenean egiten dira, orokorrean. Are gehiago, nerabeen zati batek astero jokatzen du linean. Lineako apustu horiek mugikorraren bitartez egiten dira batez ere, eta, orokorrean, taldean. Ia gehienak kirol-esparruko apustuak dira, baina beste joko batzuetan ere egiten dituzte, besteak beste, bonolotoan, eta batzuk kasino-jokoetan ere ibiltzen dira.