Maiatza eta ekaineko asteburuetan Amurrioko Liburutegia ikasketa gela gisa irekiko da ikasturteko bukaerako azterketak direla eta

3 Maiatza 2019

Maiatza eta ekainean zehar Amurrioko Udal Liburutegia asteburuetan ere egongo da zabalik ikasketa gela gisa, hau da, liburutegi zerbitzurik eskaini gabe. Maiatzean 4, 5, 11, 12, 18, 19, 25 eta 26 egunetan egongo da zabalik eta ekainean, aldiz, 1, 2, 8, 9, 15, 16, 22, 23, 29 eta 30ean. Larunbatetan 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik eta igandeetan, aldiz, 09:00etatik 13:30era. Ekimen honen bitartez, ikasteko lokal aproposa eskaini nahi zaio ikasleen kolektiboari, 2018-2019 ikasturte bukaerako azterketak ondo presta ditzaten.