Liburu eta Disko Azoka izango dugu Amurrion apirilaren 12tik 15era

11 Apirila 2018

Aurtengo Amurrioko Liburu eta disko azoka apirilaren 12tik 15era bitartean ospatuko da Juan Urrutia Plazan hamalau erakustoki izango direla bai liburudenda, argitaletxe, banatzaile eta instituzioen partaidetzarekin. Euskadiko Liburu Ganbarak, Amurrioko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak laguntzen du azoka honetan. Azokaren ordutegia goizez 11.00 13.30etara eta arratsaldez 17.00-20.30etara izango da.

Azokaren eskaintzan liburu eta diska barrien salmenta izango da %10 eko beherapenarekin eta aukerako liburuak ere. Azken nobedadeen artean Toti M.de Lezearen “Arbasoen Ituna”, Jon Arretxeren “Arrutiren Banda”, Alaine Agirreren “Libe-Maren” edo Anjel Lertxundiren “Horma” besteak beste. Haur eta gazte literaturan Arrate Egañaren “Klarisa”, Totiren “Nur” edota Pirritx eta Porrotxen lanak. Erdal literaturan Dolores Redondoren lanak, Carlos Ruiz Zafon, Federicco Moccia, Elisabet Benavent, Luz Gabas eta abar luze bat. Euskal diskagintzan Berri Txarrak, Ken Zazpi, Gatibu, Zea Mays, Goazen edota Betiko Benito Lertxundi, Urdangarin Ruper…

Aurten Liburu Azokak bere Erakusketa “100 urte” Euskara Zaintzen izenburupean eroango dau, Euskaltzaindiak beste horrenbeste betetzen ditu eta omenaldi xumeaegin nahian: historia, helburuak, sail ezbardinak, euskaltzain buruak…

Asteburuetan bertako idazleen firmak izango ditugu: Jon Arretxe, Jose Javier Abasolo, Miren Palacios eta Joseba Itxaso. Amurrioko Liburu Azokak Euskadiko Liburu Azoken kanpainako lehen liburu azoka dogu Araban.