Lauhileko honetan, berritasun gisa, teknologia berriei eta marketin digitalari buruzko ikastaro bat emango da, praktikak barne

17 Uztaila 2017

Urrian 5 ikastaro hasiko dira, eta azaroan beste bat, Amurrio Bideanek antolatuta.

ReforAmurrio Enpresaldean ikastaro ugari emango dira urteko azken lauhilekoan. Amurrio Bideanek, Amurrioko Udaleko tokiko garapen-agentziak, 6 ikastaro hauek antolatu ditu, denak ere diruz lagunduak:

  • Bezeroenganako arreta, salmentak eta marketina (100 h) urriaren 2tik azaroaren 15era, astelehenetik ostegunera, 9:30tik 10:30ra.  Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillako langabeek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua
  • Ordenagailuen instalazioa, mantentze-lanak eta konponketa (100 h) urriaren 2tik 30era, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.  Lehentasuna izango dute Amurrioko langabeek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua
  • Teknologia berriak eta marketin digitala (170 h) - Hazilan prestakuntza eta praktikak – urriaren9tik 2018ko martxoaren 28ra 09:00etatik 14:00etara.  GMHZ edo unibertsitate ikasketak dituzten 20 eta 44 urte arteko langabeei zuzendua.  Lehentasuna izango dute Amurrion erroldatutakoek. EGF2014-2020 Programa Operatiboak diruz lagundua.
  • Turismoaren sektorerako online marketina (24 h) urriaren 4tik 30era, astelehen eta asteazkenetan, 17:30tik 20:30ra. Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillako sektore turistikoan lan egiten dutenek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua.
  • ETErako cloud soluzioak (25 h) urriaren 10etik azaroaren 7ra, astearte eta ostegunetan, 17:30etik 20:40ra.  Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillakoek. Vital Fundazioak diruz lagundua
  • Proiektuen kudeaketarako enpresa-berrikuntza (35 h) azaroaren 9tik 30era, astelehen, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:30etara.  Lehentasuna izango dute Aiarako Kuadrillakoek. Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua.

Ikastaro hauek hala gaitasunak hobetu edo gehiago ikasi nahi duten langileentzat nola prestakuntza areagotu eta lan-mundura hurbildu nahi duten langabeentzat dira. Gainera, Teknologia Berriak eta Marketin Digitala ikastaroan, 4 hilabetez praktikak egingo dira enpresan edota ekintzaile-proiektuak garatzen.

Leku-kopurua mugatua da, eta izena irailaren 18tik aurrera eman ahal izango da. Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.

Bide batez, jakinarazten dizuegu uztailaren 29tik abuztuaren 27ra bitartean itxita egongo direla ReforAmurrio Enpresaldeko instalazioak eta beraz Amurrio Bideanen bulegoa, oporrak direla eta.