Larunbatean, martxoak 16, ongintzazko zumba-saioa antolatuko da Bañueta Kiroldegian

13 Martxoa 2019

Amurrion ongintzazko zumba-saioa (zumbathon) antolatuko dute. Bañueta Kiroldegian izango da martxoaren 16an (larunbata) 18:00etatik 19:30era. 

Hamabost urte bitarteko pertsonek 2 euro ordaindu beharko dituzte, eta, hamasei urtetik gorakoek, 3,50. Sarrera eta kamiseta eskuratu daitezke 6 euroren truke. Jasotako dirua Bihotzez Elkartearentzako izango da, kardiopatiak dituzten haurren familiek osatzen dutena. Izaskun del Cerro López izango da irakaslea, zumba, zumbakids, zumbagold eta african dance revolution saioetako irakaslea baita. Ekitaldian parte hartzeko, nahikoa izango da egunean bertan bertaratzearekin. Ez da ekarpenik egingo ekitaldia baino lehen, egunean bertan bilduko baitira jarduera hasi baino lehen.