Langabeentzako ikastaro berriak Amurrio Bideanen eskutik

5 Urria 2015

“Orga jasotzailea erabiltzen ikasteko eta biltegiko laguntzaileentzako” ikastaroak 100 orduko iraupena du, eta gai hauek landuko dira bertan: biltegiak kudeatzea, karga- eta deskarga-teknikak, orga jasotzailearekin ibiltzea eta laneko segurtasuna eta osasuna.  Ikastaroa urriaren 19an hasiko da, eta azaroaren 13an amaitu. Goizeko 09:00etatik 14:00etara izango da, ReforAmurrio Enpresaldeako ikasgeletan.

Ikastaroan izena emateko lehen eguna urriaren 7a da.  Plaza mugatuak daude, eta lehentasuna izango dute Lanbiden izena emanda duten, Amurrion erroldatuta dauden eta ikastaroan landuko diren gaien inguruko ziurtagiririk ez dute pertsonek.  Bestalde, hiru plaza emakumeentzat gordeko dira.

Arabako Foru Aldundiak finantzatzen du ikastaroa, doakoa izango da eta Euskadiko Prestakuntza Fondoko kideak izango dira irakasle.

“Etxetresna elektriko txikiak konpontzeko eta mantentzeko” ikastaroak 110 orduko iraupena du, eta honako gai hauek landuko dira bertan: matxurak diagnostikatzea, etxetresna txikiak konpontzea, etxetresna txikiak egoera onean mantentzea, laneko arriskuak prebenitzea eta ingurumena babesteko neurriak.  Ikastaroa azaroaren 16an hasiko da, eta abenduaren 17an amaitu. Goizeko 09:00etatik 14:00etara izango da.

Ikastaro honetan izena emateko epea azaroaren 4a izango da. Amurrioko udalak finantzatzen du eta matrikularen prezioa 32,40 euro da.  Kasu honetan ere, lehentasuna izango dute Lanbiden izena emanda duten eta Amurrion erroldatuta dauden pertsonek.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko deitu 945891721 telefono-zenbakira, edo idatzi helbide honetara: empresa@amurriobidean.org

Taula: