Laguntzak eskatzeko deialdi publikoa irekita dago desgaitasuna duten pertsonentzat

10 Uztaila 2017

Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailak eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak deialdi publikoa ireki dute desgaitasun-egoera aitortuta duten pertsonei banakako laguntzak emateko. Laguntza horien helburua da desgaitasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta egoera horrek eragiten dizkien beharrei erantzutea. 

Amurrion Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez izapidetu daiteke, abuztuaren 31ra bitarte, salbu eta etxebizitzaren irisgarritasunari lotutako laguntzak eskatu behar badira. Kasu horretan, epea urriaren 31ra artekoa da. Laguntzok zuzenean izapidetu ahal izango dira erakusmahaian bertan, aurretik hitzordua hartu gabe.

 Garapen pertsonala

 Beste helburu bat da pertsona horien autonomia, garapen pertsonala eta gizarteratzea hobetzea, beren desgaitasuna dela-eta ekintza bat egiteko, laguntza-produktu bat erosteko edo behar duten zerbitzua bat jasotzeko ordaindu behar dituzten gastuak erabat edo partzialki konpentsatzeko prestazio ekonomiko bat emanez, erabilera- edo emakida-erregimenean.

 Oro har, banakako laguntzak eman ahal izango dira arlo hauetan desgaitasunen bat duten pertsonek behar dituzten ekintzen, produktuen edo zerbitzuen gastu osoa edo partziala ordaintzeko:

  1. Ohiko etxebizitzarako irisgarritasuna.
  2. Etxeko jarduerak egiten laguntzeko produktuak.
  3. Zaintza eta babes pertsonalean laguntzeko produktuak.
  4. Komunikaziorako eta informaziorako laguntza-produktuak.
  5. Mugikortasun pertsonalerako laguntza-produktuak eta lekuz aldatzeko gaitasuna areagotzeko laguntzak.
  6. Laguntza espezializatua: arreta goiztiarra eta lekualdatzea.
  7. Salbuespenezko laguntzak eta osagarriak.  

 ayto amurrio