Lagundu Laguntza elkarteari saltokietan elikagaiak biltzen

29 Azaroa 2018

Amurrioko Laguntza harrera eta laguntza taldeak Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak sustatutako elikagai-bilketa kudeatuko du, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, Amurrioko zenbait saltokitan. Sarreran, Elikagaien Bankuko txalekoekin identifikatutako pertsonak egongo dira, eta bilketaren helburuaren eta eman beharreko elikagaien ezaugarrien berri emango dute. Laguntza elkarteak laguntza eskatu du jarduera horretan boluntario gehiago izateko. Horretarako, 620638124 eta 656721256 telefono-zenbakietara dei dezakezue.