Kultura eta Kirol taldeek udalaren diru-laguntzak jasotzeko agirien aurkezpena

8 Urtarrila 2018

Udalerriko kulturaren eta kirolaren arloko taldeek eta elkarteek urtarrilaren 31ra (asteazkena) bitartean aurkez ditzakete diru-laguntzak kobratzeko beharrezkoak diren agiriak, Amurrioko udaletxeko bulegoetan. Egun horretarako, 2017ko memoria eta ekitaldi horretako gastuen eta diru-sarreren balantzea aurkeztu beharko dituzte. Horrez gain, 2018ko jardueren egutegia eta aurrekontua aurkeztu beharko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, bertaratu udaletxeko bulegoetara (Amurrioko Juan Urrutia plaza).

punto lila