KUADRILLEN BAZKARIA AMURRIOKO JAIETAN

2 Abuztua 2018

Amurrioko jaien barruan, kuadrillen bazkaria egingo da abuztuaren 14an, 15:00etan, Juan Urrutia udal-parkean. Otordu horretara joateko interesa duten guztiek erreserba egin dezakete abuztuaren 8ra arte, Araba kaleko aparkalekuan, karrozak egiten ari diren lekuan. Kuadrillek beranduenez abuztuaren 9an, 10:00etan, jakinarazi behar diote Udaleko Jaien Arloari zenbat pertsonak hartuko duten parte bazkarian.