Konpostatzen ikasteko saioak Aiarako Kuadrilan

16 Maiatza 2017

Aiarako Kuadrillak, eskualdean sortzen dugun materia organikoaren Bilketa eta Kudeaketa egokia zabaltzeko duen planaren barruan, konposta egiten ikasteko 5 saio antolatu ditu:

Doakoak diren saio hauen iraupnea 2 ordutako izango da, gainera, parte hartzen dutenen artean konpostadorea, aireztadorea eta manuala banatuko da. Saio bakoitzean 20 pertsonek parte hartu ahal izango dute.

Izena emateko, udalera deitu behar da aldez aurretik.

  • Laudio: ekainak 9, 18:00-  20:00, Lamuza parkeko Kultur Etxean.
  • Amurrio: ekainak 8, 18:00-20:00, Kultur Etxeko Areto nagusian.
  • Aiara: ekainak 3, 10:00-12:00 Luiaondoko Otueta Gizarte Zentruan
  • Artziniega: ekainak 10,  9:30 -11.30, Udaletxeko udalbatza aretoan.
  • Okondo: ekainak 10, 12:00 -14:00, Kultur etxean.

Gainera ekainaren lehengo asteetan Amurrioko Zabaleko eskolako guraso elkartearen eskutik, auzo konpostaje ekimena abian jarriko dute. Aurrerago ekimen honen berri emango dute.

compostaje